Hitza Jolas

Informações:

Sinopsis

Bertsolaritzaren gaineko irratsaioa da Hitza Jolas. Xabier Sukiak gidatuta, bertso ikusgarriak entzuteko plaza. Bertsozaleen bertso bazkaria. Lehengo eta gaurko bertsoaldirik onenak, plazetakoak eta mahai ingurukoak. Txapelketen jarraipen zorrotza, elkarrizketak eta informazio berritua.

Episodios

  • Bigarren faseko lehena, Elizondokoa

    29/10/2022 Duración: 55min

    Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa bigarren fasean murgildu da jada. Elizondon jokatu zen lehen finalerdietako saioari errepasoa egiteko tartea hartu dugu gaur bertan entzundako hainbat bertsoaldi berreskuratuz. Gure bederatzikoa berriz, ba al dakizu nondik nora dabilen? ...

  • Txapelaren atariko zapia eta inurrien jarduna

    22/10/2022 Duración: 55min

    Zenbakien jiran ibiliko garela esan genezake: Zaldibiako zubiburu elkartean ospatu zen udazkeneko V. Zapi-janztea eta bertako bertsoaldi batzuk hautatu ditugu. Zapitik txapelerako jauzia eginda, #Hamargarrena zer den ere ezagutuko dugu lehen eskutik. Inurriak berriz badakizue taldean lan egiten dutela eta lan neketsuan jarduten dutela; bada Izan Inurrik Ordizian antolatutako bertso-saioan entzundako ale batzuk ere ekarri ditugu. Hori guztia, gure bederatzikoa ahaztu gabe, noski. ...

  • Lehenengo faseko azken bi saioetako aleak: Donostiakoak eta Lizarrakoak

    15/10/2022 Duración: 55min

    2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen fasea amaitu da jada. Erabakita geratu da finalaurrekoei ekingo dien 24 bertsolariko taldea nortzuk osatuko duten. Aurrera egin aurretik, Donostiako Victoria Eugenian eta Lizarrako Los Llanos aretoan entzundako bertsoaldiak berreskuratuko ditugu. Horrezaz gain, ba al dakizu zer den #HAMARGARRENA Podkast-a? Saio honetan kontatuko dizugu eta nola ez, gure bederatzikoak ere ez du hutsik egingo....

  • Gotaine-Irabarneko eta Gasteizko saioen errepasoa

    08/10/2022 Duración: 54min

    Bertsolari Txapelketa Nagusia aurrera doa; lehenengo faseko azken bi saioen atarian, Gotaine-Irabarneko eta Gasteizko saioetako bertsoaldiak berreskuratu nahi ditugu. Txapelketaren molde zurrunak, umorerako tartea ere eskaintzen du eta horiek eskaintzen saiatuko gara. Bederatzikoak ere ez digu hutsik egingo....

  • Getxo eta Arrasateko lehen bertsoaldiak

    01/10/2022 Duración: 51min

    Hasi da jada Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia. Getxoko eta Arrasateko lehen saioak pasata, hauen errepasotxoa egiteko tartea hartu dugu. Gure bederatzikoa ahaztu gabe noski! Nondik nora ote doa?...

  • Osinalde: mende erdi gazteen plaza izaten

    24/09/2022 Duración: 55min

    Irailaren 17an Gabirian batu ziren Osinalde sariketan parte hartutako bertsolari asko eta asko. 50 urteotako ibilbidea errepasatu zuten, bapateko saio eta bertso jarriekin osatuz. Bertsoaldietan sumatuko da hango giroa eta emozio sorta. Hastear den bertsolari txapelketari ere aipamena egin diogu, pixkanaka oholtza gainean antzemango den aldaketa bat abiapuntutzat hartuta....

  • Osinalde sariketak 50 urte eta Asteasuko zein Getxoko bertsoaldi batzuk

    17/09/2022 Duración: 52min

    Denboraldi berriari ekiteko belaunaldi arteko nahasketa izan dugu ardatz. Bertsolari gazteen Osinalde sariketak 50 urte egin dituela eta gaur herrian prestatu duten egitarauaren berri eman digu Jokin Muruak. Udako bertso-plazetan entzundako bertsoaldi batzuk ere berreskuratu nahi izan ditugu: Asteasun ekainaren amaieran izandako saiotik, edota Getxoko Muxikebarrin izandako Bertso Saio Mundialetik. Txomin Garmendia zendu berriari ere aipamentxoa egin nahi izan diogu....

  • Xilabako eta Bizkaiko finaleko errepasoa

    09/09/2022 Duración: 55min

    Getxon irailaren 24an hasiko da Bertsolari Txapelketa Nagusiaren ibilbidea. Bertsolariak prestaketan buru-belarri ariko diren honetan, guk Xilabako finaleko bertsoak eta Bizkaiko finalekoak berreskuratu nahi izan ditugu....

  • Arabako bertsolari txapelketako finalaren errepasoa

    03/09/2022 Duración: 52min

    Udazkena ate-joka dugun honetan, eta bertsolariak Txapelketa Nagusia prestatzen ari diren honetan, Arabako azken bertsolari txapelketako finaleko bertsoaldiak berreskuratu nahi izan ditugu. ...

  • II.Señora sariketaren finalaren errepasoa

    27/08/2022 Duración: 53min

    2022an bigarrenez egin da Señora sariketa. Leitzan jokatu zen finalaren errepasoa egin nahi izan dugu saio honetan. Bapateko bertsoak zein bertso jarriak entzungo dituzu, Kataluniatik lehenengoz etorri ziren glosadorak entzuteko aukera ere izango dugu honako saio honetan. Entzun! ...

  • Eskolarteko finalak: Gipuzkoa, Nafarroa eta Arabakoak.

    20/08/2022 Duración: 54min

    Ikasturtean zehar "Oinak buruan" eskolarteko lurraldekako txapelketak jokatu dira. Hona hemen Gipuzkoako finalekoak, Nafarroko finalekoak eta Arabako finaleko bertso hautatu batzuk. ...

  • Minbizia eta bizimina, saio musikatua

    13/08/2022 Duración: 48min

    Izan Inurri elkarteak antolatuta, Errenteriako Niessen aretoan izandako bertso-saio mamitsu, hunkigarri eta umoretsuko bertsoaldiak hautatu ditugu gaurko saiorako. Gai gordinek umorearen betaurrekoak jantzita badute komikotik ere. Edo ez? ...

  • Bira-biraka

    06/08/2022 Duración: 49min

    Bilboko Biran, kolore gorria ardatz hartuta osatutako bertsoaldiekin ekingo diogu, baina Donostiako kale-izendegiari errepasoa ere egingo diogu. Ekialderago joz, Barkoxeko koblakariaren berri ere jasoko dugu. Jauzika jauzika beraz, Euskal Herriari bira emango diogu. ...

  • Jolaserako gogotsu

    30/07/2022 Duración: 51min

    Hitzak izaten ditugu guk jolaserako bide baina jolas gehiago ere egiten dituzte bertsolariek. Lezoko Gezalaga aretoko bertso-saio batean, Iruñeako Katrakaken izandako beste batean eta Zornotzako beste batean ere izango gara gaur. Jolasaren aitzakian, gauza asko jakiteko bidea egingo dugu. Gurekin etorri nahi al zenuke? ...

  • Izpurako bertso eguna eta Erniarraitz sariketa

    23/07/2022 Duración: 53min

    Izpuran (Baxe Nafarroan) ospatu zen 2022ko bertso eguna. Egun hartako saioko bertsoaldiak eta Martxoan, Azpeitian jokatutako Erniarraitz txapelketaren 11garren edizioak ere jaso ditugu saio honetan. ...

  • Emakume artistak

    16/07/2022 Duración: 50min

    Hitzekin jolas egiteaz gain, badira hitzekin artea egiten dutenak ere. Getxoko Muxikebarri aretoan, "Ez da Kasualitatea" formatuan egindako saiokoak eta Donostiako San Telmo museoan, "Baginen bagara" erakusketa zela eta antolatu zen bertso-saioko jolasak bildu ditugu saio honetan. Ea gustuko zaizkizun!...

  • Zestoa: Uztapideren abaroan, txapeldunen jarduna

    09/07/2022 Duración: 48min

    Zestoan, Uztapide nor zen gogoratu eta belaunaldi berriei erakusteko "Uztapide plazara" izeneko astea osatu zuten. Pako Aristiren liburua aurkeztu zuten beste hamaika ekimenekin batera. Amaiera gisa baina, bizirik dauden Euskal Herriko txapeldunekin osatu zuten bertso-saioko bertsoaldiak hautatu ditugu. Bapateko jarduna zein bertso jarriena uztartu zituztela ohartuko zara. Ea guk hautaketa egiten beste gozatzen duzuen. ...

  • Euskal Herriko Eskolarteko txapelketako finala

    02/07/2022 Duración: 50min

    Ekainaren 18an, Iurretako Kepa Arroitajauregi pilotalekuan, sekulako bero sapa zela jokatu zen "Oinak buruan" Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren finala. Irantzu Idoate izan zen txapeldun. Saio hartako bertsoaldiak entzungo ditugu eta denboraldiko azken bederatzikoa ere jasoko dugu. Nondik nora egingo ote du uda aurreko azken jauzian? Entzun! ...

  • Bigarren Señora sariketako finala

    25/06/2022 Duración: 53min

    Suaren argitan sorginak izan ohi dira gogoan. Gurean bada, bigarren Señora Sariketako finala izango dugu ardatz. Bertan bizi izandakoak ere izan zuen magia berezia eta protagonisten ahotsean jasoko dugu gainera. Leitzako herri antzokian izandako Glosadoreak ere entzungo ditugu eta gure bederatzikoak ez du hutsik egingo. Entzun nahi al duzu?...

  • Arabako Bertsolari Txapelketako finala

    18/06/2022 Duración: 54min

    2022ko Arabako Bertsolari Txapelketako finala errepasatzeko baliatu dugu honako saio hau. Gasteizko Europa jauregian, ekaniaren 11n izandako saioan, ofiziotan, bakarka zein buruz burukoan botatako bertsoaldiak berreskuratu ditugu. Bederatzikoari ordea egin diogu tartea. Nondik nora ote doa bederatzikoa? ...

página 4 de 5